2012/10/18




Areatza

Aurreko urteetan egindakoari jarraituz aurten be Areatzako 5.. Euskal Jaia egingo dugu. Gure herriaren ohiturak berreskuratzea izan da hasiera-hasieratik xedatutako asmoa eta xede horri ekin diogu aurtengo jaiaren abiapuntua aukeratzerakoan.

Aurten jorratuko dogun gai nagusia “Euskal dantza, joko eta kirola” izango da.

EUSKAL JAIA: “Euskal dantza, joko eta kirola” – Urriaren 19 eta 20


E g i t a r a u a :

URRIAK 19, BARIKUE: EUSKAL PILOTARI ESKEINITAKO GUNEA
17:00etan Parkean TAILERRAK: narruzko pelotak , eta joko ezberdinetako erremintak ezagutu eta
egin.
19:00 PALA PARTIDAK (neskak eta mutilen artekoak)
20:00 ZESTA PUNTA PARTIDA (profesional berriak)
21:30 Frontoian hasita Euskal Kanta kalez kale, herritik zehar

URRIAK, 20 ZAPATUE – EUSKAL JAIA 
11:00etan jaiaren hasiera.
Plazan ARRATIAKO NESKA FUTBOL TALDEARI omenaldia ( Liga txapeldunak)
Areatzako txistulari eta dantzariak
Goizean: Alde zaharrean AZOKA
Gorbeiako gaztak, eztia, ortuariak, ogia,pastelak, sagardoa, txakolina, taloak,….
ARTISAUAK:
-Zeramika tailerra
-Burdina, ferratokia. Areatzako historian garrantzi handia izan duen ferra eta untzen fabrikazioa.

11:30etatik aurrera plazan:
HERRI KIROL ERAKUSKETA
AINTZINAKO JOKOAK. Erakusketa eta lehiaketak

13:00 EUSKAL DANTZAK, herritarrekaz batera dantza egiteko

15:00 HERRI BAZKARIA, frontoian. (Txartelak tabernetan salgai)
Bazkal ostean KANTA-GUNEA , koadrilen arteko kanta txapelketa

19:00etan: DANTZA PLAZA, AIKO taldeagaz. Gaztain erreak jateko

Beste barik , 2012ko Euskal Jaian parte har dezazun gonbidapena luzatzen deutsuegu eta jantzi euskal
arropa tradizionala!!!!



AREATZAKO EUSKAL JAIA ANTOLATZEKO BATZORDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario