Aste hau berezie izingo da bi arrazoigatik; batetik, aste
honetan, Euskerean Nazinoarteko egune ospatuten doguleko, eta bestetik hilea
estrenetan doguleko -emoten ez dauen arren abenduen gauz-.
ABENDUAK 3en, Euskerean egunean, Arratia Institutoko
ikasleak gure hizkuntzean ganean berbaz etorriko dire euren txiste eta gustuko
abestiekaz nahaste. Arratien ekintze ugari antolatu daurez egun honetarako eta
horreen barri be emongo dogu.
Argi dau, euskerea gure hizkuntzea dala eta guk erabili
ezean inok eztauela ingo. Hori kontuen aukinde ekingo dotsegue beste tarteari:
Lemoako eta Bediako kultura agendei,
Arratiako herrietako alkatean alkarrizketari edo asteburuko agendari.
Asteburue aititu dogunez, gogoratu baino ez, zapatu-domeka
honetan Loreak pelikule entzutetsue estrenauko dala Igorreko Kultur Etxean eta
horren ganean berbaz be ibiliko gara.
Beste barik, abendu hasiera polite izingo dalakoan,
Gorbeialde Irratitik aste elegante bat opa deutsuegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario