2009/07/01

Desafio barri beten aurrean


Jatorriz alemaniarra, Jurgen Lange-k badaroaz urte batzuk Zeberion biziten. Jurgen Gorbeialde irratiko aspaldiko lagune da. Aurreko urte bietan Santiagoko bidea iten joan zan Angel Romerogaz batera eta bija berezi horren ganeko detalle guztiek ezetu genduzen Txitean-Pitean-en.

Aurten bikote honek desafio barri bet prestatu dau uztailerako. Ebro errekean albotik doan "GR-99" izeneko ibilbide osoa in gure daurie. Ibilbide honek 1.200 kilmetro dekoz guztire eta horregaitik urtero 300 bat kilometro iteko asmoa dekie.

Aste honetan Jurgen gure estudiotik pasau de bija barri hau nondik-nora joango dan azalduteko. Datozen egunetan, bidean dauzela, eurekaz telefonoz berba iteko aukerea eukiko dogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario