2014/11/20

GORBEIADE IRRATIAKO BLOG-A BUELTAN!

Gaur hasite, luzeroan geldirik egon dan Gorbeialde Irratiako blog-ari mobimientue emongo dotsegu.
Zer topauko dozu hemen? Astero landuko doguzan saioak eta gaien inguruko informazinoa.
Hemeko eta hango kirol barriek, Arratiegaz loturea daukien alkarrizketak, agendea, zinea etab…  Zuen intereseko edukiek zuzenean entzun ahal izango dozuez!
Azaroak 17ko aste honetan izin doguzen edukiak honeik dire:

ASTELEHENA
Kirolak. Asteburuan jokatu diren partiduen eta lehiaketen inguruko informazinoa. Athleticen zein Arratiako kirol taldeen barri emon dogu. 

MARTITZENA
Beinat Anzola ,Igorreko alkatea, astelehenean Igorren ineko plenoan ganean berbaz egon da. 

EGUAZTENA
 Artean zabaldu dan enplegu zentroan barri emon deuskue Gotzone Sagarduik (Lanbide euskal enplegu zerbitzuko lan aktibazioko zuzendaria) eta Josune Gorospek (Arratiako Udalen Mankomunitateko Presentea).

EGUENA
Miren Urresti, Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuko teknikarie da eta Gizonduz programea aurkeztu deusku.

BARIKUE
Zinea eta asteburuan Arratian egongo diren ekintzen Agenda aurkeztuteko egune.
Ganera, Arratia Institutoko ikasleak Gorbeialde Irratiko esatari bihurtuko dire Ebolan inguruen preparau dauren saioagaz.