2014/11/26

Azaroak 25eko astea



Zelan doa astea? 
Gogoan deukozue azaroak 25a dala ta (Andrakanako inderkerien kontrako egune) programa bateratue antolatu daurela Arratien? Ekintze batzuk joan dire baie danak ez eta oindo aukerea dau honeitan parte hartzeako. 

Joan zan asteko posta programazinoan barri emoteko erabili gindun eta hemen doan hau Arratia Institutoko ikaslean parte hartzea goratuteko aprobetxauko dogu. Hogei minuto inguruko saioa goitik behera janzten daure gai zehatz baten inguruen eta horreri gero txisteak (eskasak!!!!), poemak (ederrak) eta beste konplementu batzuk gehituten dotsiez. Dana euren gustuko musikeagaz girotute (ie beti Gatibu eta Vendetta!!!) Animo eta segidu aurrera gazteak!

Anna Mae Bullockek 75 urte bete ditu azaroak 26en! Nor dan Anna Mae Bullock? Itsasok ineko biografie entzun behako dozue horretarako. Piste moduen aurreratu geinke abeslari ezagun bet dala eta nahiz te bere urterik onenak joan direan bere musikeak beti segiduko dau bizi eta gazte. 11.30etatik aurrera piste gehio.

Honen barri izin gure badozu, Gorbeialde Irratia 107.5!

No hay comentarios:

Publicar un comentario