2014/12/01

Abenduen hasiera honetan...




Aste hau berezie izingo da bi arrazoigatik; batetik, aste honetan, Euskerean Nazinoarteko egune ospatuten doguleko, eta bestetik hilea estrenetan doguleko -emoten ez dauen arren abenduen gauz-. 

ABENDUAK 3en, Euskerean egunean, Arratia Institutoko ikasleak gure hizkuntzean ganean berbaz etorriko dire euren txiste eta gustuko abestiekaz nahaste. Arratien ekintze ugari antolatu daurez egun honetarako eta horreen barri be emongo dogu.  

Argi dau, euskerea gure hizkuntzea dala eta guk erabili ezean inok eztauela ingo. Hori kontuen aukinde ekingo dotsegue beste tarteari: Lemoako eta Bediako kultura agendei,  Arratiako herrietako alkatean alkarrizketari edo asteburuko agendari. 

Asteburue aititu dogunez, gogoratu baino ez, zapatu-domeka honetan Loreak pelikule entzutetsue estrenauko dala Igorreko Kultur Etxean eta horren ganean berbaz be ibiliko gara. 

Beste barik, abendu hasiera polite izingo dalakoan, Gorbeialde Irratitik aste elegante bat opa deutsuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario