
Egunotan 100 urte bete dire Bonifazio Arandia, "Fasio", trikitilarie Igorren jaio zanetik.
Hori dala ta, Igorreko Udalak hainbet ekitaldi antolatuko dauz aurten Fasio gogoratuteko.
Lelango omenaldie pasa dan domekan ospatu zan Igorren. Datozen asteatan, besteak beste, mahai-ingurue, erromerie eta erakusketa bat antolatuko dire Bonifazio Arandian omenez.
Bere egunean Maurizia Aldaiturriaga, Leon Bilbao albokarie eta Fasiok hirukote entzutetsue osotu eurien. Plazarik plaza, urterik urte, Bizkaiko trikitixea zabaldu eta suspertu zauen hirukotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario