2013/05/07

Teatroa Igorren Maiatzak 11an

LASARTE ARETOA-IGORREKO KULTUR ETXEA

PUBLIKOARI GORROTO
Huts Teatro konpainia
2013-05-11 zapatua, arrastiko 20:00etan.
Sarrerak  6 € . Lasarte Aretoko lagun txartelagaz (bazkideak) dohainik
publikoari gorroto.jpg
Xabier Mendiguren Elizegi beasaindarrak 1985ean idatzi eban testua, eta Huts Teatrok oholtzaratu dau azken hilabeteetan. Antzezlan ezohiko bezain ausart honek XIII. Donostia Antzerki Saria irabazi dau aurton eta antzerkiari buruzko hausnarketaren funtsa izatea azpimarratu dau epaimahaiak. “Antzerkiaren gaineko hainbat kontu aztertzen dauz, besteak beste, ikuslearen eta aktorearen rolen analisia eta antzerkiak gizartean daukan zeregina”. Epaimahaiak berba bat erabili dau antzezlana definitzeko: “probokatzailea”. Ander Lipus aktorearen lana nabermendu dau, “bufoi ezinhobea baita”.
Manex Fuchsek zuzenduta, Aktore amorratu baten rola beteko dau Lipusek eta antzezlana ikustera joan diran ikusle biak (Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu) eskenatokira igo eta torturatu egingo dauz bertan

No hay comentarios:

Publicar un comentario